150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

568E/2025 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Oltza zendeako Udal Plan Orokorraren aldaketari buruz. Aldaketaren sustatzaileak Elisa Arzoz Carrera andrea eta José Ángel Remírez de Ganuza Díez de Ulzurrun jauna dira.

Udalak 2025eko martxoaren 27an hasiera batez onetsi ondoren aldaketa hori, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ekoan. Espedientean sartu da planaren aldaketaren memoria jasotzen duen dokumentu teknikoa (eta eranskin gisa, lurzati-ekarpena, dokumentazio grafikoa, kostuen zenbatespena eta herritarrek parte hartzeko plana).

Aldaketaren helburua da Itzuko S1 sektorearen mugaketa eta antolamendua aldatzea, sektore horretan bi exekuzio-unitate berri garatuz (UE-5 eta UE-6), bizitegi-erabilera garatzeko.

Mugaketaren aldaketa hori planteatzen da egungo S1 sektorearen mugakide diren hiri-lurzoruko lurzati batzuetarako (Oltza zendeako 11. poligonoko 208., 212. eta 258. katastro-lurzatiak, Itzun) eta indarrean dagoen S1 sektorea osatzen duten lurretarako, zeinak bizitegi-erabilerako lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuta baitaude (11. poligonoko 86 A eta D, 204 A eta 209 A katastro-azpilurzatiak) eta, aldaketaren ondorioz, hiri-lurzoru gisa sailkatuko bailirateke. Proposamenak, beraz, indarrean dagoen 1. sektorea osatzen duten lurren sailkapena aldatzea dakar, "bizitegi-erabilerako lurzoru urbanizagarriak" izatetik hiri-lurzoru izatera igaroko baitira.

Plangintzaren aldaketa hori Itzuko herrigunearen ekialdean dauden lehorreko laboreetarako erabiltzen diren lurzoruetarako planteatzen da. Lurzoru horietan ez da ingurumen balio aipagarririk identifikatzen, salbu eta sektorearen erdialdetik igarotzen den erreka bat, ertzetan landaredia duena.

Planaren aldaketak exekuzio-unitateetatik kanpo uzten du erreka hori, eta haren gainean oinezkoentzako pasabide goratu bat proiektatzen du, eta errekaren bi aldeetan kokatzen ditu lagapenen ondoriozko berdeguneak eta lursailen erreserbak. Hala ere, plangintzak errekaren baldintza naturalak mantendu beharko lituzke, faunarentzako eta florarentzako korridore ekologiko gisa betetzen duen eginkizuna bermatzeko.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du behar bezala egin dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta ebazpen honetan jasotzen den baldintza bat ezarri du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Oltza zendeako Udal Plan Orokorraren aldaketari buruz. Aldaketaren sustatzaileak Elisa Arzoz Carrera andrea eta José Ángel Remírez de Ganuza Díez de Ulzurrun jauna dira.

2. Planaren aldaketaren ingurumen integrazioa hobetzeko, baldintza hau jasoko da:

–Hiri-lurzoruko UE-5 eta UE-6 exekuzio-unitateetan, errekaren eremuan dauden lurzati publikoetarako neurriak hartu beharko dira ibaiertzeko landaredi naturala mantenduko dela bermatzeko. Debekatuta egonen dira ibilguaren sekzioa murrizten duten eraikuntza-jarduerak, bai eta egungo ezponden malda aldatzen dutenak eta ibaiertzeko landaredia garatzea eragozten dutenak ere (harri-lubetak, hormak). Finkaren hesi edo itxitura guztiak errekaren ertzetatik gutxienez 5 metrora jarri beharko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Oltza Zendeako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Aldaketaren eremua Oltza zendeako 11. poligonoko 86., 204., 208., 209., 212. eta 258. katastro-lurzatien
barruan, Itzun

Iragarkiaren kodea: F2509037