2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Laburpena, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei dirulaguntza zuzenak banakako ebaluazio araubidean emateko 2025ean
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 807522.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/807522).
Lehenbizikoa.–Onuradunak:
Mankomunitate hau osatzen duten udalerrietako edozeinetan erroldatuta daudenak, oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileak, baliabide ekonomikorik ez dutenak baremoaren arabera, Administrazioaren beste esparru batzuetan baliabiderik ez izatea kontzeptu beretarako eta ezinbesteko egoera baten eta nahi gabeko gertaera baten ondoriozko egoeran daudenak.
Bigarrena.–Xedea:
Dirulaguntza puntual eta subsidiarioak dira, eta ez dira aldian behingoak eta bai, aldiz, borondatearen araberakoak; pertsonen eta/edo familien ustekabeko gizarte-larrialdiko egoeretarako dira, eta bizirauteko oinarrizko beharrak estaltzeko xedea dute (mantenua, ostatua eta ohiko etxebizitza mantentzea), bestelako dirulaguntzek edo zerbitzuek ez badituzte asetzen.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Antsoaingo eta Berriozarko gizarte zerbitzuetan ikus daitezke, baita Mankomunitatearen web-orrian (http://www.manserso.org/eu/).
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Urtean gehienez ere 1.200,00 euro eskatzaile bakoitzeko, aurrekontuan horretarako dirua dagoen bitartean.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia:
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta, aurrekontuan horretarako dirua badago, 2025. urte osoa izanen da, Antsoaingo eta Berriozarko gizarte zerbitzuetan.
Berriozarren, 2024ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.
Iragarkiaren kodea: L2500279