2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
UO-3 eta UO-4 exekuzio-unitateko konpentsazio-batzordearen estatutua. Behin betiko onespena
Utergako Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Utergako UO-3 eta UO-4 exekuzio-unitateko konpentsazio-batzordearen estatutua, UO-3 eta UO-4 exekuzio-unitateen hirigintza garapena tramitatzeko, José Miguel Aldaz Goñik aurkeztutako konpentsazio sistemaren bidez.
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Utergan, 2024ko abenduaren 16an.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2418329