2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
24-1277 gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalaren 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka
Sergio Santiago Uría Borregok Langileen Batasun Orokorrean integraturiko Zerbitzu Publikoetako Enplegatuen Federazioaren (FeSP-UGT) ordezkari gisa, 24-1277 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñeko Udalak 2024ko maiatzaren 24ko osoko bilkuran (1/CP) hartutako erabakiaren aurka, Irueñeko Udalaren 2024ko plantilla organikoa behin betiko onesten duena eta argitaratu zena 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an.
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2024ko abenduaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2419115