2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hirigintza-koordinaziorako hitzarmena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eta Iruñeko Udal Plan Orokorraren artean. Jendaurrean jartzea
Iruñeko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 12-DIC-24 (6/CU).
«Espedientean dauden agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren 2004ko azaroaren 19ko txostenarekin bat,
ERABAKITZEN DA:
1. Honako dokumentu hau onestea: "Hirigintza-koordinaziorako hitzarmena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eta Iruñeko Udal Plan Orokorraren artean".
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hemengo prentsan eta Udalaren iragarki-taulan erabakia argitaratuta.
3. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari.»
Iruñean, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2418363