15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Deialdia, 2025ean kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 807446.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari (Dirulaguntzei buruzko Legea), zehazki, 17.3.b eta 20.8.a artikuluei; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/807446).

Odietako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2025ean kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2500198