2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Deialdia, 2025ean enplegua sustatzeko kontratazioetarako dirulaguntzak emateko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 807435.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari (Dirulaguntzei buruzko Legea), zehazki, 17.3.b eta 20.8.a artikuluei; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/807435).
Odietako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Odietako udalerrian enplegua sustatzeko laguntzen deialdia 2025eko ekitaldirako.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Erripan (Odieta), 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2500168