15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Gas natural likidotua birgasifikatzeko instalazio satelitea handitzea. Jendaurrean jartzea

Schmidt-Clemens Spain SAUk dokumentazio bat prestatu du, non biltzen baita irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren 7. artikuluan adierazitako edukia (errege dekretu horren bidez neurriak onetsi ziren istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko, substantzia arriskutsuak tarteko diren kasuetarako), hain zuzen ere, enpresa horrek Murietako industrialdean duen instalazioari buruzkoa.

Irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuan jasota dago, substantzia arriskutsuak tarteko diren kasuetarako istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriei buruz gaur egun indarrean dagoen araudia.

Horrekin bat, jendaurrean jartzen da, 15 egun balioduneko epean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Kontsultatutako interesdun orok gehienez ere 30 egun naturaleko epea izanen du iritzia emateko, parte hartzeko eskaera jasotzen duenetik hasita. Epe hori amaitzen bada adierazpenik jaso gabe, prozedurak aurrera eginen du.

Murietan, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Txostena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2500330