15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aldaketa, Udal Planeko araudiaren 45. artikuluan. Hasierako onespena

Metautengo Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzaile bat Udal Planeko araudiaren 45. artikuluan. Aldaketa horrek xede du gutxieneko lurzatiari dagozkion determinazioak kentzea, bai eta eraikuntzaren gehieneko azalera ere, betiere kontuan hartuta lurzatiaren tamaina.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Espedientea udal bulegoetan azter daiteke, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko ordu eta egunetan.

Metautenen, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2500182