15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Eskumenak errebokatzea eta eskuordetzea alkatetzari, Iratxetako Iturzar kalea urbanizatzeko proiektua aurrera eramateko

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia), Udalbatzak, 2024ko abenduaren 30eko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen alkatetzaren eskuordetzea errebokatzea, 2024ko irailaren 3ko erabakian aurreikusitako kontratazio espedientea ebazteko (2024ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 19an argitaratua).

Era berean, erabaki zuen Alkatetzaren esku uztea aldaketa teknikoa onestea, proiektua idatziko duen arkitektoak aurkeztu beharrekoa. Halaber haren esku uztea obrak lizitatzeko baldintza-agiri berriak onestea, edo aurretik onetsitakoen egokitzapena teknikariak proposatuko duen irtenbide teknikoarekiko, baita lanak kontratatzeko prozedura hasteko, izapidetzeko eta ebazteko ere, irtenbide tekniko berriarekin bat etorriz.

Eskuordetze hori haren xedearen amaierara arte luzatuko da, aldez aurretik errebokatu ezean.

Iratxetan (Leotz), 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2419173