15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Makirriaingo 5. poligonoko 59. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2024ko abuztuaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Makirriaingo 5. poligonoko 59. lurzatian, Javier Redín Uncitik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2024ko irailaren 2an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2500467