15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 368. eta 807. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2025eko urtarrilaren 13an eman 11/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 368. eta 807. lurzatietan. Xehetasun-azterketa hori Centro Cultural San Fermín SAk (San Fermin Ikastola) sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2500465