2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 72. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzak urtarrilaren 8an eman 10/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 72. lurzatian, Presentación Zabalza Anduezak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2025eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2500207