2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Gizarteratze eta/edo Gizarte-larrialdiko prozesuetarako 2025eko dirulaguntzak
Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 809200.
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/809200).
2025eko urtarrillaren 13an Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako akordioa dela eta, erregimen indibidualizatuan Gizarteratze eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuetarako 2025eko dirulaguntzen oinarriak onartu dira.
Eskaerak, exijitutako agiriekin batera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu behar dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta zeinarentzat epemuga baita 2025eko azaroaren 15a.
Barañainen, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2500574