2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Bono-taxia erabiltzeko 2025. urtean banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileak
Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 809142.
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/809142).
Tokiko Gobernu Batzarrak urtarrillaren 13an hartutako erabakiaren bidez onartu dira 2025erako banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, mugikortasun-desgaitasun larria duten pertsonek bono-taxia garraio egokituaren ordezko baliabide gisa erabiltzeko.
Oinarriak Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan eta/edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan jaso ahal izango dira, 08: 30etik 14: 00etara. Barañaingo Udalaren webgunean ere kontsultatu ahal izango dira.
Barañainen, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2500572