15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko hiri-jarduketako plan berezia. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko abenduaren 18ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Arguedasko Udal Plan Orokorreko ARU-09 urbanizazioa berritu edo eraberritu behar den eremuko hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak zehaztea helburu duena, herritarrek parte-hartzeko prozesua egin ondoren (hala ezarrita dago Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 7. artikuluan).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2418460