15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Taxoareko Belanbutzu 2 SA sektorearen birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 19an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio proiektu bat Taxoareko Belanbutzu 2 SA sektorean, Arangurengo Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 152. eta 74. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Aldi horretan, interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Mutiloan, 2025eko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2500185