15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, Agoizko AR2 banaketa-eremuko 652. eta 653. lurzatietan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Agoizko AR2 banaketa-eremuko 652. eta 653. lurzatiak elkartzeko, Silvia Oroz Solak eta Julio de Gracia San Martínek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74b) artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2418502