2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 183. lurzatian. Hasierako onespena
Antzingo Udalak, 2025eko urtarrilaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 183. lurzatian, Lorena Ortigosa San Félixek eta Javier Azcona Zabalzak sustatua, eta Ramón Esteban Andueza Díaz arkitektoak sinatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Antzinen, 2025eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2500170