15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2025eko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2025 aurrekontu-aldaketaren espedientea, 2025era luzatutako 2024ko gastuen aurrekontuari dagokiona (Erabilera anitzeko gela, aparteko kreditua).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu ahal izanen dute, eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izanen dizkiote Udalbatzari; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu aldaketaren hasierako onespenaren erabakia behin betiko onetsitzat joko da, eta indarrean jarriko da jendaurrean egoteko epea iragan ondotik, epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada. Hala ez bada, hilabeteko epea izanen du Udalbatzak horiek ebazteko.

Zudairin, 2025eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2500531