2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Okupatu aurreko aktak egiteko zitazioa
Allingo Udalak 2023ko urtarrilaren 12ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, jendaurrean jarri zen Allin Ibarrerako hornidura-1. fasea proiektua, bai eta hark ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda ere.
Jendaurrean egoteko epea bukatuta eta interesdunek aurkeztutako alegazioak ebatzita, Allingo Udaleko Osoko Bilkurak, 2024ko irailaren 9ko erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua.
Nafarroako Gobernuak, 2024ko azaroaren 6ko erabaki baten bidez, presakoa deklaratu zuen aipatu proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuari, Allingo Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran,
ERABAKI ZUEN:
1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2025eko urtarrilaren 30ean Allingo udaletxean ager daitezen, goizeko 11:00etan, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala egokituz gero, behin betiko okupaziokoak.
Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
2. Ebazpen hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Allingo udaletxeko iragarki taulan; adierazten da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
Allin, 2024ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2418400