15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, aldi baterako bete dezaten mantentze-lanetako ofizialaren lanpostua (C maila), bata izanen da prestakuntzan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Kalifikazio-epaimahaiaren aldaketa

Alkatetzaren apirilaren 30eko 1543/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren honako deialdi hau arautzen duten oinarriak: deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, aldi baterako bete dezaten mantentze-lanetako ofizialaren lanpostua (C maila), bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratazioetarako, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdiaren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an.

Alkatetzaren urtarrilaren 10eko 52/2025 Ebazpenaren bidez, kalifikazio-epaimahairen kide baten abstentzioa onartzea onetsi da, bai eta epaimahai horretako bi kide berri izendatzea ere; hori guztia, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritakoari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehenengoa.–Daniel Martínez Morenoren abstentzioa onartzea aipatutako deialdiko epaimahaikide gisa; hori guztia, bete dadin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikulua.

Bigarrena.–Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari hauek izendatzea deialdiko kalifikazio-epaimahaiko kide:

Epaimahaikidea: Ana José Martínez Navarro, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Mikel Ciordia Osta, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria.

Hirugarrena.–Ebazpen hau udal egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tuteran, 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2500445