2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Deialdiaren oinarriak aldatzea (gerokultore-zaintzaileen bost lanpostu, lan-kontratu finkokoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko), eta izangaien zerrenda bat eratzea, sortzen diren beharrei erantzutearren
Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 20an, erabaki zuen deialdi baten oinarriak aldatzea (deialdi hori, 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an). Hona hemen jarraibideak:
ERABAKITZEN DA:
1. Deialdiaren 2.1 oinarria aldatzea (deialdia, gerokultore-zaintzaileen bost lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko). Ezabatu eginen da f) apartatua, B motako ibilgailuak gidatzeko baimenari buruzkoa.
2. Eskaerak aurkezteko epe berri bat irekiko da, 30 egun naturalekoa, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabidea hasierako epean aurkeztu dutenek ez dute berriro aurkeztu beharko.
3. Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zangozako Udalaren web-orrian.
Deialdi honen aurka, eta bere oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Zangozan, 2025eko urtarrilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2500510