15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Funtzionarioen araubideko administrariaren lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betezeko deialdia. Izendapena

2025eko urtarrilaren 20ko Alkatetzaren 12. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

1. Irune Ariztegi Mariezkurrena izendatzea Berako Udalaren zerbitzuko funtzionario, administrari lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 5. zenbakia duen lanpostua esleitzea.

2. Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta ohartaraztea, hilabeteko epea izanen duela lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Berako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau helaraztea lan-aholkulariari.

5. Horren berri ematea Udalbatzaren Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Beran, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2500764