15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Orotz-Beteluko higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko irailaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03944.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200103944

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Lote bakarra:

Erregistrokoa:

"HIRI FINKA.–Orotz-Beteluko Errotaldea kaleko edo auzoko 13 zenbakian dagoen etxea eta atxikia duen baratzea; beheko solairua eta beste bi ditu; mugakide ditu, ezkerraldean, Pedro José Arcelusen etxea; eskuinaldean, Casimiro Elizariren etxea; eta atzealdean, aipatutako Elizariren baratzea; etxeak ehun eta hogeita bi metro karratuko azalera du eta baratzeak berrogeita hamasei zentiareakoa.

Salneurri libreko etxebizitza".

Katastroan:

KATASTROKOA: Orotz-Betelun. 4. poligonoa, 82. lurzatia, 1. azpiarea, 1. 2., 3. eta 4. hiri unitateak.

Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001566278DP.

KOKATZE KODEAK

HELBIDEA EDO PARAJEA

AZALERAK
(m²)

ERABILERA, XEDEA
EDO LUR MOTA

Lurzatia

Unitatea

4 82 1 1

ERROTALDEA AUZOA 10, behea

133.45

5.00

BILTEGIA

4 82 1 2

ERROTALDEA AUZOA 10, behea

133.45

38.00

UKUILU ESKORTA

4 82 1 3

ERROTALDEA AUZOA 10, 1. solairua

133.45

139.00

BIZITZA

4 82 1 4

ERROTALDEA AUZOA 10, 2. solairua

133.45

59.00

GANBARA

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2500557