1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1314E/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez formulatzen baita ingurumen eraginaren txostena, Nedgia Navarra SA enpresak Noaingo (Elortzibar) udal-mugartean sustatutako RMB-31088 saretik Garraioaren Hiria industrialdean dagoeneko proiektatuta dagoen sarea indartzeko instalazioak egikaritzeko proiektuarena.
2024ko irailaren 17an, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, organo substantiboa den aldetik, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen eraginaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera igorri zuen Biodibertsitatearen eta Arrantzaren Kudeaketaren Zerbitzura. Espediente hori Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 4. taldeko f) letran jaso da, "Lurruna eta ur beroa garraiatzeko instalazioak, oliobideak eta gasbideak, bai eta karbono dioxidoaren fluxuak garraiatzeko hodiak ere, biltegiratze geologikoa helburu dutenak (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak)" izenekoan.
Proiektuaren deskribapena.
Gas naturala garraiatzeko 1.009 m-ko hoditeria instalatzea aurreikusten da, iparraldean Imarkoaingo hiriguneko hilerriaren ondoan dagoen sarea eta hegoaldean Imarkoaingo industrialdean proiektatutako sarea lotzeko.
Proiektatutako hodia, Imarkoaindik hasten den lehenengo zatian, lurzoru urbanizaezinetik eramanen da, lehendik dagoen pistan zehar (U.e-3.3 kalea), eta azken zatia industrialdeko hiri eremuan egonen da.
I. eranskinean proiektuaren oinarrizko datuak laburtzen dira.
Ingurumen eraginaren ebaluazio sinplifikatuaren izapidea.
Aurkeztutako ingurumen agiria bat dator Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan zehazten denarekin.
21/2013 Legearen 46. artikuluari jarraikiz, 2024ko irailaren 30ean, kontsultak egin zitzaizkien ukituriko administrazio publikoei eta interesdunei. Noaingo Udalari kontsulta egin zaio, eta ez du izapide horri buruzko txostenik egin.
Ingurumen ebaluazioa. Proiektuaren analisia, 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.
Proiektuaren inpaktu nagusia bidearen (U.e-3.3 kalea) alboetan dagoen zuhaitzen eta zuhaixken masari eragin ahal izatea da, Imarkoaindik industrialdearen ipar-mendebaldeko mugaraino. Bertan obrak egikaritzeak honako hauek kentzea ekartzen ahal du, proiektatutako okupazio zabaleraren arabera:Populus nigra, Populus alba, Crataegus monogyna,errosazeoak, isatsak eta fruta arbolak; beraz, teknikoki posiblea den bezainbeste murriztu beharko da aurreikusitako 10 metroko aldi baterako okupazio zabalera.
Ue-3.3 kaleko bidearen bukaeratik industrialdearen mugara iritsi arteko azken 120 metroak NA-5001-A errepidearen ezpondaren gainetik egiten dira, eta honako espezie exotikoko ale askori eraginen die:Robinia pseudoacaciaeta isatsak.
Industrialdearen barruan, ziurrenik Ekialdeko etorbidean dauden Txinako xaboi arbolen ilara bati eraginen zaio, eta hiruAcer opalusaleri, proiektatutako sarearekin lotzen duen azken biribilgunean.
Industrialdean proiektatutako sarearekiko lotura puntuan, komunikazio bidearen biribilgunean, X: 613614, Y: 4732025 koordenatu puntuan, Arkotsain errekastoaren goiko zatia gurutzatzen da, eta biribilgunea lurpetik zeharkatzen du, kanalizaturik. Beraz, ez da aurreikusten obrak egikaritzeak hari eraginen dionik. Konexio puntu horren ondoan zuinketa egokia egin beharko da, bertan dagoenFraxinus angustifoliaale handia mantentzeko.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak uste du ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura behar bezala egin dela.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita eta proiektua gauzatzearen, ustiatzearen eta bertan behera uztearen ondorioz sortzen ahal den ingurumen eragina aztertuta, Ingurumen Ebaluazioaren Atalak ebatzi du ezen, 21/2013 Legearen III. eranskinean horretarako jasotzen diren irizpideetan oinarriturik, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluaren arabera, proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ingurumen eraginaren txosten honetan eta baimen substantiboan jasotako baldintzak betetzen badira. Dena den, horrek ez du galarazten indarreko legediaren arabera behar diren gainerako baimenak lortzeko betebeharra.
Ingurumen eraginaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura egoki bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura oinarrizkoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Nedgia Navarra SA enpresak Noain udal-mugartean (Elortzibar) sustatutako instalazioak gauzatzeko proiektuak, RMB-31088 saretik Garraioaren Hiria industrialdean dagoeneko proiektatuta dagoen sarea sendotzeko denak, ez dakarkio ondorio kaltegarri nabarmenik ingurumenari, ingurumen eraginaren txosten honetan ezarritako baldintzetan.
2. Aurrekoari jarraikiz, proiektua baimentzeak berekin dakar baldintza hauek bete beharra:
–Lanak hasi aurretik, argi mugatuko dira tokian bertan hargunearen trazadura eta materialak pilatzeko gunea.
–Hondeatzeko makinak sartu aurretik, lan eremuko eta ertzetako sastrakak kenduko dira; ahal dela, adarrak inausi eginen dira, zuhaitzak bota beharrean. Adarrak modu garbian ebakiko dira, urratu gabe.
–Bidearen gainean teknikoki posible den gutxieneko zabalerara murriztuko da lanerako kalea (U.e-3.3 kalea), bide horren alboetan ezarritako zuhaixken masari ahalik eta kalte gutxien eragiteko.
–Industrialdeko proiektatutako sarearekin konektatzeko azken biribilgunean, hoditeriaren bidea egitean, bertan dagoenFraxinus angustifoliahandia ekiditea, koordenatu puntu honetan kokaturik dagoena: X: 613610, Y: 4732027. Gainera, biFraxinus angustifoliaale handi mantentzen ahaleginduko gara, X: 613341, Y: 4732035 koordenatu puntuaren gainean daudenak.
–Trazaduraren ondoan dauden ale handi guztiek, bai eta aitzineko puntuetan adierazitakoek ere, enborren inguruan oholak eduki beharko dituzte jarririk, kolpeak edo urradurak ekiditeko.
–Obrak egiten diren bitartean zuhaitzak moztea planteatzen bada, dagokion baimena eskatuko zaio Basoen eta Ehizaren Kudeaketa Zerbitzuari, eta inguruko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari jakinaraziko zaio, bota beharreko zuhaitzak markatzeko.
–Egin beharreko obrak bukatu ondotik ukitutako eremuak leheneratuko dira. Horretarako, obrak hasten direnean, landare lurreko geruza bat kendu (30 cm gutxienez) eta aparte pilatuko da, hondeaketa lanen gainerako materialetatik bereiz, irekitzen diren zangen gainazala estaltzeko eta obrek ukitutako eremuak leheneratzeko lanetan erabili ahal izateko, obrak bukatzen direnean. Landare lur hori zoruan zabaldu eta profilatuko da inguruko lurrarekin doitze fisiografiko egokia lortu arte. Leheneratze lanen barnean sartzen da makinak igarotzean zanpatutako lurrak harrotzea.
–Zanga irekitzen den egun berean estaliko da. –Hori ez bada posible, tarteka, arrapalak jarriko dira, bertara istripuz erortzen den fauna askatzeko. Zanga estali aurretik, berrikusi eginen da eta, hala badagokio, barruan dagoen fauna askatuko da.
–Obran bertan berrerabiltzen ez diren hondeaketako soberako harriak eta lurrak bertatik kenduko dira, eta baimendutako hondakinen kudeatzaile batek kudeatu beharko ditu. Sortzen diren gainerako hondakin guztiak era egokian kudeatu behar dira, haien ezaugarrien arabera, bat etorriz hondakinei buruz indarrean den araudiarekin.
–Inguruabarren bat dela eta (obra hasiera, landaredi naturala ukitzea, elementu bereziak aurkitzea, eta abar) sustatzaileak abisua eman behar badio Ingurumena Zaintzeko Atalari, Ingurumena Zaintzeko Ataleko Iruñeko Koordinazio Unitatearekin jarri beharko du harremanetan (telefonoa: 608 06 26 49; helbide elektronikoa: gmapamplona@navarra.es).
3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen txostenaren aurka ez da inolako errekurtsorik paratzen ahalko, proiektua onetsi zuen xedapen orokorraren aurka bide judizialean jartzen ahal direnak galarazi gabe.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Ebazpen hau igortzea Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Ingurumena Zaintzeko Atalera (Iruñeko koordinazio unitateari), behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN LABURPENA
Gas naturala garraiatzeko 1.009 metroko instalazioa proiektatu da, Noaingo udal-mugarteko (Elortzibar) Garraioaren Hiria industrialdean jada proiektatutako gas naturalaren sarea sendotzeko sarea kanalizatzeko, Imarkoaingo hilerritik gertu dagoen saretik Garraio Hiria industrialdeko ekialdeko etorbidean dagoen biribilgunearen parean proiektatutako sarera, konektatu arte.
Horrela, iparraldean dagoen Imarkoaingo hiriguneko sarea eta hegoaldean proiektatuta dagoen industrialdeko sarea lotuko dira.
Dokumentuan aurkeztutako 1.009 m-etatik, 650 m baino ez dira eginen lurzoru urbanizaezinean, lehendik dagoen pistan zehar (U.e-3.3 kalea), NA-5001-A errepidearen ekialdearekiko paraleloan. Gainerako kanalizazioak industrialdearen barruko hirigunea zeharkatzen du.
Kanalizazioa egiteko, 160 mm-ko diametroa duen PEko hodia erabiliko da, 25 cm zabal eta 1 metro sakon den zanga batean jarria, eta hori instalatzeko 10 m-ko zabalera okupatuko da lanerako kalean aldi baterako.
Hondeaketa lanetan, 339 m³ lur sortzen dira, eta obran berrerabiliko dira edo kudeatzaile baimendu batek hondakin gisa kudeatuko ditu.
Iragarkiaren kodea: F2418447