15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

169/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ematen baita 5 MW-eko "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiekturako eta haren ebakuazioko azpiegituretarako, Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan.

1. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzeko eskaera.

2022ko abuztuaren 2an, Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLk aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea eskatu zuen energia elektrikoa ekoizteko 5 MW-eko potentzia instalatuko "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak egiteko proiekturako, Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan; hori guztia, bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan ezarrita dagoenarekin.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, eguzki-instalazio fotovoltaikoa Murchanteko udal-mugartean jartzekoa zen, eta elementu hauek zituen:

–11.100 modulu, unitateko 540 Wp-eko potentziakoak, guztira puntako 5,994 MWp-eko potentzia izateko, 9,83 hektarea inguruko okupazioarekin.

–20 inbertsore fotovoltaiko, 250 kW-eko potentziakoa bakoitza (5,000 MWn).

Inbertsore fotovoltaikoen bidez, moduluek korronte zuzenean sortzen duten energia korronte alterno bihurtzen da, eta energia hori transformazio zentroko behe tentsioko armairuraino eramaten da (2 x 2.500 kVA), 13,2 kV-era eraldatzeko.

Energia bihurtu eta eraldatu ondotik, honako hauek ziren ebakuazio azpiegiturak: 160 metroko lurpeko linea bat, eguzki-instalazioaren barrualdetik, perimetroko hesiaren ondoan dagoen ebakitze zentroraino, eta, ondotik, Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan barrena eramateko, lurpeko 4.265 m inguruko linea, lehendik dagoen "Labradas TBA" azpiestazioraino (i-DEren jabetzakoa), non sarbide eta konexiorako baimena dagoen.

2022ko abuztuaren 2an, ingurumen ebaluazioa eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ere eskatu zituen Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLk.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak bi eskaerak igorri zizkien Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluaziorako Atalari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalari, izapideak egin zitzaten.

2. Jendaurreko informazioaren lehen izapidea eta ukitutako administrazio publiko eta organismoei kontsulta egiteko izapidea.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen 30 egunez proiektua eta proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, argitara emanez 2022ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan, Diario de Noticias egunkarian, 2022ko irailaren 28koan, eta Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean.

Era berean, iragarkia Murchanteko eta Tuterako udaletara bidali zen, epe berean ediktu tauletan jendaurrean jar zezaten.

Jendaurreko informazioaren izapidean, honako alegazio hauek jaso ziren:

–1. alegazioa. Energía Inagotable de Tara SL enpresak aurkeztua, 2022ko urriaren 5ekoa.

–2. alegazioa. "Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkarteak aurkeztua, 2022ko urriaren 10ekoa.

–3. alegazioa. "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteak aurkeztua, 2022ko urriaren 10ekoa.

Proiektua jendaurrean egon zen bitartean, aurkeztutako dokumentazio teknikoa bidali zitzaien taulan ageri diren organismoei, eta organismo horiek bertan adierazitako egunetan jasotako txostenak bidali zituzten (espedienteak jasoak daude); hori guztia, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

ORGANISMOA

TXOSTEN ZK.

DATA

Murchanteko Udala

-

-

Tuterako Udala

-

-

Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua

1

2022-10-17

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH)

2

2024-07-30

(epez kanpo)

Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorra

-

-

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

-

Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emandako urriaren 11ko 326E/2022 Ebazpenaren bidez, "Cabezo Royo" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuaren kontrako ingurumen ukipenen txostena eman zen.

3. Jendaurreko informazioaren izapidea eta ukitutako administrazio publiko eta organismoei kontsulta egiteko izapidea.

Aurrekoa ikusita, entitate sustatzaileak proiektu eta dokumentazio berriak aurkeztu zituen 2023ko urtarrilaren 23an, izapidetzen jarraitzeko.

Aurkeztutako dokumentazio berriaren arabera, eguzki-instalazio fotovoltaiko berria Murchanteko udal-mugarteko lurzati berrietan kokatzen zen. Proposamen berriak honako elementu nagusi hauek ditu:

–12.480 modulu, unitateko 540 Wp-eko potentziakoak, guztira puntako 6,739 MWp-eko potentzia izateko, 9,98 hektarea inguruko okupazioarekin.

–20 inbertsore fotovoltaiko, 250 kW-eko potentziakoa bakoitza (5,000 MWn).

Halaber, ebakuazio linea osatzen duten azpiegitura guztiak Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan barrena igarotzen dira, eta elementu nagusi hauek dituzte:

–2.500 kVA-eko bi potentzia transformadore dituen transformazio zentroa (TZ).

–Lurpeko 13,2 kV-eko linea, TZa eta EZa lotzeko, 365 metroko luzerakoa.

–Ebakitze eta neurtze zentroa (EZ).

–Lurpeko 13,2 kV-eko linea, EZa eta "Labradas" TBA bitartekoa, 3.550 metroko luzerakoa.

Horregatik, eta berriz ere abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri zen eskaera 30 egun baliodunean, iragarkia argitara emanez 2023ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18koan, eta 2023ko apirilaren 19ko Diario de Noticias egunkarian; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.

Era berean, iragarkia Murchanteko eta Tuterako udaletara bidali zen, epe berean ediktu tauletan jendaurrean jar zezaten, eta espedientean jasota geratu ziren egintza horiei zegozkien egiaztatzeko eginbideak.

Jendaurreko informazioaren izapidean honako alegazio hau jaso zen:

–4. alegazioa. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia, 2023ko maiatzaren 12an.

Jendaurreko informazioaren bigarren izapidearekin batera, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, aurkeztutako dokumentazio tekniko berria igorri zitzaien ukitutako gainerako organismoei, txostenak egin zitzaten. Taulan ageri diren organismoei kontsulta egin zitzaien, eta zenbakitutako txostenak jaso ziren, taulan bertan adierazitako egunetan:

ORGANISMOA

TXOSTEN ZK.

DATA

Murchanteko Udala

-

-

Tuterako Udala

-

-

Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua

1 bis

2023-05-08

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala

3

2023-06-12

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

4

2023-06-13

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emandako apirilaren 4ko 101E/2024 Ebazpenaren bidez, "Cabezo Royo" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuaren jarduera lurzoru urbanizaezinean egiteko baimena ukatu zen.

4. Jendaurrean jartzeko eta ukitutako beste administrazio publiko eta organismo batzuei kontsulta egiteko hirugarren izapidea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko helburua duena.

Aurrekoa ikusita, 2024ko abuztuaren 6an eta 8an, entitate sustatzaileak proiektu eta dokumentazio berri bat aurkeztu zituen, eta, aldi horretan, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena izapidetzea eskatu zuen.

Horretaz gain, 2024ko abuztuaren 6ko eskaera berean, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa betez, entitate sustatzaileak eskatu zuen proiektuari ingurumen eraginaren ebaluazio sinplifikatua egiteko, eta, horretarako, ingurumen eraginaren azterketa aurkeztu zuen.

Aurkeztutako azken dokumentazioaren arabera, eguzki-instalazio fotovoltaiko berria Murchanteko udal-mugarteko lurzati berrietan kokatu zen berriz. Proposamen berriak honako elementu nagusi hauek ditu:

–12.012 modulu, unitateko 540 Wp-eko potentziakoak, guztira puntako 6,486 MWp-eko potentzia izateko, 8,24 hektarea inguruko okupazioarekin.

–15 inbertitzaile fotovoltaiko, 350 kW-ekoak, 333,33 kW-era mugatuta (5,000 MWn).

Halaber, ebakuazio linea osatzen duten azpiegitura guztiak Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan barrena igarotzen dira, eta elementu nagusi hauek dituzte:

–Transformazio zentroa (TZ), 5.000 kVA-eko potentzia transformadore batekin.

–Lurpeko 13,2 kV-eko linea, TZa eta EZa lotzeko, 320 metroko luzerakoa.

–Ebakitze eta neurtze zentroa (EZ).

–Lurpeko 13,2 kV-eko linea, EZa eta "Labradas" TBA bitartekoa, 4.420 metroko luzerakoa.

Horregatik, eta berriz ere abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, berriz ere jendaurrean jarri zen eskaera 30 egun baliodunean, iragarkia argitara emanez 2024ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22koan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.

Aurreko izapideetan egin zen antzera, iragarkia Murchanteko eta Tuterako udaletara bidali zen, epe berean ediktu tauletan jendaurrean jar zezaten, eta espedientean jasota geratu ziren egintza horiei zegozkien egiaztatzeko eginbideak.

Jendaurreko informazioaren izapidean honako alegazio hau jaso zen:

–4 bis alegazioa. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia, 2024ko irailaren 12koa.

–5. alegazioa. Energía Inagotable de Providentia SL, 2024ko irailaren 20koa.

Jendaurreko informazioaren hirugarren izapidearekin batera, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, aurkeztutako dokumentazio tekniko berria igorri zitzaien ukitutako gainerako organismoei, txostenak egin zitzaten. Taulan ageri diren organismoei kontsulta egin zitzaien, eta zenbakitutako txostenak jaso ziren, taulan bertan adierazitako egunetan:

ORGANISMOA

TXOSTEN ZK.

DATA

Murchanteko Udala

-

-

Tuterako Udala

-

-

Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua

1 tri

2024-09-03

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala

3 bis

2024-09-09

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

-

-

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri Lurren Atala

-

-

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH)

-

-

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

5

2024-08-30

5. Sustatzaileari txostenak bidaltzea eta emandako erantzuna.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131. eta 147. artikuluetan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLri igorri zizkion jendaurrean jartzeko hiru izapideetan eta kontsultak egiteko izapidean jasotako alegazioak eta txostenak, eta entitate sustatzaileak ere horiei erantzuteko agiriak bidali zituen. Espedientean dago aipatutako dokumentazio guztia.

Edukia eta azterketa laburbilduta ageri dira ebazpen honen I. eta II. eranskinetan.

6. Ingurumen eraginaren txostena eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 1192E/2024 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen eraginaren txostena eman zen. Proiektuak, hain zuzen, ebazpen horretan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 530E/2024 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eman zen. Proiektuak, hain zuzen, baimen horretan ezarritako determinazioak bete beharko ditu. Ebazpen honetan adierazten denez, baimen hori parkeko ebakuazio lineako lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena lortzearen mende dago, eta Eraikitzeko Administrazio Baimena baino lehen lortu beharko da. Horretarako, sustatzaileak beste alternatiba batzuei dagokienez proposatutako trazadura justifikatzeko txostena aurkeztu beharko du. Era berean, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Orokorrari eskatutako txostena jaso beharko da, eta bertan xedatutakoa bete.

7. Aurretiazko administrazio baimenaren proposamena.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 121. artikuluari jarraikiz, espedientean jaso dira Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLren gaitasun teknikoa, ekonomikoa eta legala egiaztatzen duten agiriak.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta Energia elektrikoaren garraio eta banaketa sareetarako sarbideari eta konexioari buruzko abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientean jaso dira "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa banaketa sarean sartzeko eta bertara konektatzeko baimenak, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk emandakoak.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatuta dagoenari eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emandako abenduaren 17ko 530E/2024 Ebazpenean eskatuta dagoenari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala eraman dela aurrera, eta, hortaz, proposatzen du aurretiazko administrazio baimena ematea Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLri, energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren ebakuazio azpiegituretarako: 5 MW-eko potentzia instalatuko "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLri, energia elektrikoa ekoizteko "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa (5 MW-eko potentzia instalatukoa) jartzeko Murchanteko udal-mugartean, eta haren 13,2 kV-eko ebakuazio azpiegiturak jartzeko Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan. Horretarako, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emandako azaroaren 26ko 1192E/2024 Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin. Orobat, kontuan hartu beharko da tokiko partaidetzarako eskaintzaren gainean xedatuta dagoena 4/2022 Foru Legearen 36. artikuluan (4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzkoa). Izan ere, partaidetza nahitaezkoa da sorkuntza berriztagarrirako proiektua lurzoru publikoan dagoenean.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalari, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri Lurren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLri, Energía Inagotable de Tara SLri, "Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan" eta "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteei, Energía Inagotable de Providentia SLri, Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrari, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Red Eléctrica de España SAUko Operazioetako eta Sistemaren Garapeneko zuzendaritzei eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2022ko irailaren 27ko 192. eta 2023ko apirilaren 18ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratutako zerrenden arabera, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea bukatzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da (espedientea erreferentziaren ondoan goiburuan ageri dena).

6. Ebazpen hau jakinaraztea Murchanteko eta Tuterako udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahalko dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko abenduaren 19an.–Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK

Jarraian, jendaurreko informazioaren bi izapideetan Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jasotako alegazioen laburpena eta azterketa jaso dira.

1. alegazioa. Energía Inagotable de Tara SL.

2022ko urriaren 5ean, jendaurreko informazioaren lehen izapidean, Energía Inagotable de Tara SL sozietateak alegazio idazkia aurkeztu zuen. Bertan adierazi zuenez, "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren kokapena gatazkan sartzen ahal da PFV TARAren ebakuazio linearen eta haren ebakuazio azpiegituraren proiektuarekin. Proiektu hori Energía Inagotable de Tara SL sozietateak aurkeztu zuen 2021eko uztailaren 27an Ministerioaren aurrean, eta aldez aurreko administrazio baimena eta ingurumen eraginaren adierazpena ere eskatu zituen.

Hori dela eta, entitate alegatzaileak eskatzen du Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SL sozietateak, bere proiektuan, kontuan har dezala Energía Inagotable de Tara SL sozietateak izapidetutako linea, edozein aldaketa egiteko eta bateragarriak izan daitezen, arlo horretako muga teknikoak eta legezkoak errespetatuz.

Erantzuna:

Jendaurrean jartzeko lehen izapidearen ondotik, 2023ko urtarrilaren 23an eta 2024ko abuztuaren 6an, entitate sustatzaileak "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta ebakuazio linearen hasierako tartearen kokapena aldatzen zuen dokumentazioa erregistratu zuen. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, aldatutako dokumentazioa jendaurrean jarri zen bigarrenez eta hirugarrenez, 30 egun balioduneko epean aldi bakoitzean, eta entitate alegatzaile honek ez zuen alegazio berririk egin.

2. alegazioa. "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea.

2022ko azaroaren 10ean, jendaurreko informazioaren lehen izapidean, "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen. Bertan biltzen dira Nafarroako energia egoerari buruzko azterketa orokorra, honelako proiektuen inpaktuaren azalpena eta proposatutako aukerak edo konponbideak: energia gutxiago kontsumitzea, energia efizientzia, autokontsumoa, erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea eta Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzea.

Gainera, alegazioaren puntu batean aztertzen da zer ingurumen balio duen "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren inguruneak, bai eta instalazioak eta azpiegiturek zer ingurumen eragin duten ere, eta ondorioztatzen da hura Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat kaltegarria litzatekeela. Horregatik eskatzen du hura bertan behera uzteko eta hedaduraz, bidean diren mota horretako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko hausnarketa eta plangintza prozesu egoki bat abian jartzeko.

Azkenik, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.

Erantzuna:

Adierazi den moduan, 2023ko urtarrilaren 23an eta 2024ko abuztuaren 6an, entitate sustatzaileak eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta ebakuazio linearen hasierako tartearen kokapena aldatzen zuen dokumentazioa erregistratu zuen. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, aldatutako dokumentazioa jendaurrean jarri zen bigarrenez eta hirugarrenez, 30 egun balioduneko epean aldi bakoitzean, eta elkarte honek ez zuen alegazio berririk egin.

Aurrekoa gorabehera, proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Planarekin, zeinak, edonola ere, izaera orientagarria baitu.

Gainerako ingurumen gaiak Ingurumeneko zuzendari nagusiak emandako azaroaren 26ko 1192E/2024 Ebazpenean ebaluatu dira, zeinaren bidez proiektuaren aldeko ingurumen eraginaren txostena egin baitzen.

Azkenik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak interes kolektibo legitimoen titular izanen dira legeak onartzen dituen baldintzetan.

3. alegazioa. "Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea.

2022ko azaroaren 10ean, "Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen, "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteak aurkeztutakoaren (2. alegazioa) berdina.

Erantzuna:

"Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteari (2. alegazioa) emandako erantzun bera ematen zaio.

4. alegazioa. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia SL.

2023ko maiatzaren 12an, jendaurreko informazioaren bigarren izapidean, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak idazki bat aurkeztu zuen, eta, bertan, honako hau justifikatzen zuen: "Cabezo Royo" instalazio fotovoltaikoa osatzen duten lurzatiak gaur egun Nafarroako Lur Ondasunen Erregistroan titulartasun partikularreko lurzati gisa agertzen badira ere, berez, kontrakoa frogatu ezean, herri lurrak dira, Cierzo eta Argenzon mendien izaera juridikoko lursailetan sartuta baitaude. Hau da, lursail hori behar bezala eskuratu dela dokumentatzen ez den artean, lursaila herri lurra da, eta partikularrek aprobetxamendurako eskubidea soilik izanen dute.

–4 bis alegazioa. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia SL.

2024ko irailaren 12an, jendaurrean hirugarrenez jartzean, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak berriro aurkeztu zuen idazkia, 4. alegazioaren ildo beretik, baina instalazio fotovoltaikoaren azken kokapenak eragindako lurzatiak aipatzen dira oraingoan.

Erantzuna:

Horri dagokionez, adierazi behar da okupatu beharreko ondasun edo eskubideak auzigaiak izan daitezkeela berariaz jasota dagoela Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean, zeinak ezartzen baititu legezko jabeen eskubideak zaintzeko mekanismoak, dela Fiskaltzaren esku hartzearen bidez, dela zenbatekoak Gordailuen Kutxa Orokorrean kontsignatzearen bidez.

5. alegazioa. Energía Inagotable de Providentia SL.

2024ko irailaren 20an, jendaurrean hirugarrenez jartzean, Energía Inagotable de Providentia SLk alegazio idazkia aurkeztu zuen, eta adierazi zuen "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren kokapena gainjarri egiten dela PE PROVIDENTIAren ebakuazio linearen eta haren ebakuazio azpiegituraren proiektuarekin. Proiektu hori Energía Inagotable de Providentia SL sozietateak aurkeztu zuen 2021eko uztailaren 27an Ministerioaren aurrean, eta horretarako aldeko ingurumen eraginaren adierazpena eta aldez aurreko administrazio baimena ditu.

Hori dela eta, entitate alegatzaileak eskatzen du Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SL sozietateak, bere proiektuan, kontuan har dezala Energía Inagotable de Providentia SL sozietateak izapidetutako linea, edozein aldaketa egiteko eta bateragarriak izan daitezen, arlo horretako muga teknikoak eta legezkoak errespetatuz.

Erantzuna:

Entitate sustatzaileak alegazio honi erantzuteko idazkian jaso du egiaztatu duela izapidetzeko bidean dagoen PEol-712 AC espedientea ez zela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, baina bai Estatukoan, Zaragozakoan, Burgoskoan eta Arabakoan (guztiak 2021eko azaroan).

Alegatzaileak aipatutako ingurumen eraginaren adierazpena 2023ko irailaren 19ko ebazpenaren bidez eman zen, eta 2023ko urriaren 11ko 243. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horri dagokionez, entitate sustatzaileak adierazten du adierazpen hori «Robigus, Quirite, Providentia, Promitor, Recarano, Priamo, Pietas eta Othar parke eolikoak eta horien Zaragoza, Araba eta Burgos probintzietako ebakuazio azpiegiturak» proiektuari dagokiola, eta, berriz ere, Nafarroako Foru Komunitatea ez dela inoiz aipatzen.

Entitate sustatzaileak nabarmendu du, halaber, Nafarroako Gobernuak eta Errioxako Gobernuak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea erabaki dutela proiektu honetarako emandako aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen eraginaren adierazpenaren aurka, dagozkien gora jotzeko errekurtsoak ukatu ondotik, eta horrek atzerapenak eragiten ahal dituela espedientearen izapidetzean, eta arriskuan jartzen ahal duela mugarri administratiboak betetzea.

Nolanahi ere, eta eragin hori xehe-xehe aztertu eta dagozkion erabakiak hartu ahal izateko, entitate sustatzaileak bi proiektuen gainjartze eremuari dagozkion artxibo geoerreferentziatuak (shp) igortzeko eskatzen du.

II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulten bi izapideetan jasotako txosten guztiak laburbiltzen eta aztertzen dira.

1. txostena. Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzua.

2021eko urriaren 13ko txostenean, kontsulten lehen izapidean, Kontserbazio Zerbitzuko Ustiapen Atalak soilik Nafarroako Errepide Sareari eragiten diola jasotzen du, hain zuzen, NA-160 errepideko (Tutera-Fitero) 4+700 KPn "tinkatze" sistemaren bidez lurpean gurutzaketa bat egiteagatik. Hori egiteko, sustatzaileak aldez aurretik zerbitzu honen baimena beharko du.

1 bis txostena. Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzua.

2022ko maiatzaren 8ko txostenean, kontsulten bigarren izapidean, Kontserbazio Zerbitzuko Ustiapen Atalak honako hauek jasotzen ditu: proiektatutako eguzki parke fotovoltaikoak Nafarroako Errepide Sarearen gainean dituen eraginak eta bere harguneetarako bete beharreko baldintza teknikoak; horiek gauzatzeko, sustatzaileak aldez aurretik Zerbitzu honen baimena beharko du.

1 tri txostena. Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzua.

2024ko abuztuaren 26ko txostenean, kontsulten hirugarren izapidean, Kontserbazio Zerbitzuko Ustiapen Atalak jasotzen du proiektatutako eguzki parke fotovoltaikoak ez diola eragiten Nafarroako Errepide Sareari, 56 metrotik gora baitago, AP-68tik, Eusko-Aragoiar Autobidetik, zeina ez baita Nafarroako Errepide Sarekoa, eta eguzki parkea kokatuko den lurzatietara sartzeko dauden bide publikoak erabiltzen direla, errepideei eragin gabe.

Sortutako energia husteko azpiegiturei dagokienez, adierazten du lurpeko kanalizazioa egin nahi dela, eta, horretarako, lurrazpiko gurutzaketa bat eginen dela, tinkatze sistema baten bidez ("satorra"), errepidearen zoruari eragin gabe, Foru Komunitateko interesekoa den NA-160 (Tutera-Fitero) errepidearen 4+700 KParen inguruan. Hori egiteko, sustatzaileak aldez aurretik zerbitzu honen baimena beharko du.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin eta nahitaezko baimena eskatzeko ardura hartu du.

2. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

2024ko uztailaren 30ean, eta epez kanpo, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, lehen kontsulta izapidearen harira egindako kontsultari erantzunez, instalazio berrirako sarbideei eta pasabidearen eta kutxatilen kokapenari buruzko informazio gehiago eskatu zuen, aldeko txostena eman ahal izan zezan.

Erantzuna:

Txosten hori ezarritako epetik kanpo jaso da, eta sustatzaileari helarazi zaio, azter dezan.

3. txostena. Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2023ko ekainaren 12an, bigarren kontsulta izapidearen harira egindako kontsultari erantzunez, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi zuen ez zuela eraginik bere Atalean.

3 bis txostena. Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2024ko irailaren 6an, bigarren kontsulta izapidearen harira egindako kontsultari erantzunez, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi zuen ez zuela eraginik bere atalean.

Erantzuna:

Entitate sustatzaileak ados dagoela adierazi du.

4. txostena. Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

2023ko ekainaren 13an, kontsulten bigarren izapidean egindako kontsultari erantzunez, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak jakinarazi zuen urriaren 6ko 283/2022 Ebazpenaren 1.E) puntuan xedatutakoa bete beharko dela (283/2022 Ebazpena, ekainaren 14koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, presazko esku hartze arkeologikoa egitea baimentzen duena). Espedienteari erantsitako dokumentazioa aztertu ondotik, ohartarazten da proiektua aldatzeak hasierako proiektuan jasota ez zeuden eremuei eragitea dakarrela, eta, hortaz, Arkeologia Ondarearen gaineko edozein aldaketaren ebaluazioa barne hartzen duen jarduketaren azken txostena biltzen da. Horiek hirigintzako eta ingurumeneko espedientea onartu baino lehen aurkeztu beharko dira Kultura Zuzendaritza Nagusian, eta, hala badagokio, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak baliozkotu beharko ditu.

Erantzuna:

Entitate sustatzailea ados dago jasotako txostenarekin, eta jakinarazi du jasotako jarraibideetara egokituko dela, zehazki, jarduketaren azken txostena egitea, Arkeologia Ondarearen gaineko edozein aldaketen ebaluazioa jasoko duena.

5. txostena. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

2024ko abuztuaren 30ean, hirugarren kontsulta izapidea dela eta egindako kontsultari erantzunez, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk jakinarazi zuen ez dela eragin handiagorik hauteman bere jabetzako sareetan, eta beharrezkoa izanez gero i-DEren titulartasuneko sareetan jardutea, dagokion SIC espedientea irekiko dela.

Erantzuna:

Entitate sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin, eta, behar izanez gero, irekitzeko konpromisoa hartu du.

Iragarkiaren kodea: F2418576