1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 4234/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, administrari lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldi osagarrirako deia egin zen eta eremu mistoko 67660 lanpostua sartu zen.
Irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari lanpostu batzuk, salbuespenez, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Prozesu horren barruan, Sara Merino Navarro andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 4234/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez zuzendu baitzen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 3955/2024 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akats materiala. 3955/2024 Ebazpen horren bidez, deialdi horri dagokionez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldi osagarrirako deia egin zen eta eremu mistoko 67660 lanpostua sartu zen.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko abenduaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2419147