1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Osasuneko kontseilariaren azaroaren 13ko 351E/2024 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez deialdi hau onetsi zen: deialdia, batetik, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 248 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautaproben bitartez izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan aritzeko bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
Honen bidez iragartzen da gora jotzeko bi errekurtso jarri direla deialdi hau onesten duen foru aginduaren aurka: Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 248 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia, Osasuneko kontseilariaren azaroaren 13ko 351E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsia eta 2024ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2koan, argitaratua. Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat eta lege beraren 16.4 artikuluan ezarritako moduan.
Jarritako errekurtsoaren kopia lortzeko, interesdunek Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eskatu beharko dute (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Eskaera hona bideratuko dute: Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia, Araubide Juridikoaren Atala. Eskaerarekin batera helbide elektroniko bat emanen dute, errekurtsoaren kopia helbide horretara bidal dakien.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 8an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Begoña López de Goicoechea Guembe.
Iragarkiaren kodea: F2500446