Iragarkia
15. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 23a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3051/2024 EBAZPENA, 2024ko abenduaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PC24-MICRO-REGENERA-002-007-023: Ongarritze nitrogenatuan mikroorganismoak erabiltzeko alternatibak, nekazaritza jasangarriaren testuinguruan lurzorua lehengoratzeko".
2024ko abenduaren 13an, Ikerketa Zerbitzuak ikertzaileak kontratatzeko hautaketa-prozesu baterako deia egiteko eskatu zuen, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez "PC24-MICRO-REGENERA-002-007-023: Ongarritze nitrogenatuan mikroorganismoak erabiltzeko alternatibak, nekazaritza jasangarriaren testuinguruan lurzorua lehengoratzeko" ikerketa-proiektua garatzeko proiektuko lankide gisa. Ikerketa-proiektuaren ikertzaile arduraduna Idoia Ariz Arnedo andrea da, Ramón y Cajal ikertzailea, Zientzien Sailari atxikia.
Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deialdia, baita deialdiaren oinarriak ere, ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PC24-MICRO-REGENERA-002-007-023: Ongarritze nitrogenatuan mikroorganismoak erabiltzeko alternatibak, nekazaritza jasangarriaren testuinguruan lurzorua lehengoratzeko".
Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.
Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.
Iruñean, 2024ko abenduaren 27an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco J. Arregui San Martín.
HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIA, IKERTZAILEAK LAN ARAUBIDEAN KONTRATATZEKO HONAKO IKERKETA-PROIEKTU HAU GARATZEKO: "PC24-MICRO-REGENERA-002-007-023: ONGARRITZE NITROGENATUAN MIKROORGANISMOAK ERABILTZEKO ALTERNATIBAK, NEKAZARITZA JASANGARRIAREN TESTUINGURUAN LURZORUA LEHENGORATZEKO"
Hauek dira deialdia arautuko duten:
OINARRIAK
1.–Datu orokorrak.
–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan araubidean kontratatu daitezen ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PC24-MICRO-REGENERA-002-007-023: Ongarritze nitrogenatuan mikroorganismoak erabiltzeko alternatibak, nekazaritza jasangarriaren testuinguruan lurzorua lehengoratzeko".
–Maila profesionala: proiektuko lankidea, batez ere ikerketa-lanetan aritzeko.
–Eginkizunak:
1) Mikrobiologiako esperimentuak egitea bizitza librean, kultibo ingurunean, substratu bizigabean, lurzoruan, etab.
2) Mikroorganismoak kultibatzeko baldintza fisiko-kimikoen simulazioa (adibidez, hazkuntza-atmosferaren alterazioa, ingurunearen/substratuaren/lurzoruaren pH-a, etab.).
3) Kultibo inguruneak eta nutrizio soluzioak formulatzea, mikrobioak kultibatzeko sistemen instalazioak mantentzea (mikroaerobiosian, lixibiazio zutabeak), bai eta landareen lurzoruko/substratuko kultiboetarako sistemen instalazioak ere (fertirrigazioa, hidroponia eta in vitro). Laginen bilketa, mantenugaien bilakaeraren analisia, parametroen monitorizazioa (pH-a eta eroankortasun elektrikoa).
4) Landarearen eta mikroorganismoaren arteko interakzio esperimentuak egitea, honela: in vitro, mikrokosmosa (rizhoboxen erabilera), loreontzia, partzela esperimentala, etab.
5) Landareen parametro fisiologikoen in vivo segimendua egitea (adb.: Dualex parametroak, fotosintesia, konduktantzia estomatikoa, etab.).
6) Biomasaren neurketa, berehalako izoztea eta laginen lehorketa/liofilizazioa barne hartzen duten uztak, ondoren aztertzeko. Material izoztua (hotzean) nahiz lehorra (giro-tenperaturan) ehotzea.
7) Estraktuak prestatzea eta metabolitoak zehaztea kromatografia ionikoaren eta elektroforesi kapilarraren bidez.
8) Zehaztapen metabolikoak: landareen nitrogenoaren metabolismo primario eta sekundarioaren jarduera entzimatikoak.
9) Mikroorganismoetatik eta landare-ehunetatik material genetikoa erauztea, (q)PCR bidezko gene-adierazpena, etab.
10) Landa-lanetan/enpresako partzelan laguntzea (laginak hartzea, kultiboaren jarraipena egitea, uztak).
–Kontratu mota: kontratazioa jarduera zientifiko-teknikoen kontratuaren modalitatearen bidez eginen da, bat etorriz Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 23 bis artikuluan ezarritakoarekin.
–Iraupena: mugagabea, "PC24-MICRO-REGENERA-002-007-023: Ongarritze nitrogenatuan mikroorganismoak erabiltzeko alternatibak, nekazaritza jasangarriaren testuinguruan lurzorua lehengoratzeko" ikerketa-proiektuari lotua.
–Lanaldi mota: osoa.
–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak –2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak– bere eranskinean ezarritakoak, 2024. urtera egokituak.
Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da proiektuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.
–Finantzaketa: Nafarroako Gobernua.
–Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira, deialdiari dagokion atalean.
2.–Parte hartzeko baldintzak.
2.1.–Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera izanen dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Aurreko apartatuetan sartzen ez diren eta Europar Batasunekoak ez diren izangaiek ere zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta Espainian legezko egoeran badaude eta Espainian bizitzeko eta lan merkatuan mugarik gabe lan egiteko baimena ematen dien dokumentua badute.
b) 16 urte baino gehiago izatea, eta administrazio publikoko langileentzat ezarritako nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.
c) Arlo hauetako unibertsitate masterreko titulazio akademiko ofiziala izatea: Landare Fisiologia, Bioteknologia, Agrobiologia, Agronomia, Lurzoruen Lehengoratzea edo Mikrobiologia.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Deialdiko xede diren lanpostuen eginkizunak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez izatea.
e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
2.2.–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak, bai eta kontratuak dirauen bitartean ere.
3.–Eskaerak.
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:
https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/ikertzaileen-hautaprobak
Lehenik, "Hasi tramitea" botoia sakatu behar da.
"Erantsi fitxategiak" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:
–Parte hartzeko eskaera.
–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.
–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.
–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.
Parte hartzeko eskaeraren eredua esteka honetan dago:
4.–Izangaien onarpena.
4.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, eta, hartan, baztertuak zergatik baztertu dituzten adieraziko da. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
4.2.–Ebazpen honen 2.1 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, baztertzeko arrazoiak izanen dira eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea, eta, gainera, ezin izanen dira zuzendu.
4.3.–Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuak izanen dira hautaketa-prozesutik.
4.4.–Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
4.5.–Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere Unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.
4.6.–Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa zehaztugabea, okerra edo faltsua bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du horrek, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.
5.–Hautaketa-prozesua.
Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.
Izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautaketa Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.
Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.
Hautaketa Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.
6.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.
6.1.–Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa amaitu eta gero, Hautaketa Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.
6.2.–Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da.
6.3.–Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia izanen du, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiltzen ahalko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere zerrendaren ordena errespetatuz.
6.4.–Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste inongo lanpostutarako kontraturik eskainiko, salbu eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.
7.–Hautaketa-batzordea.
Lehendakaria: Esther González García doktorea, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.
Idazkaria: Idoia Ariz Arnedo doktorea, Ramón y Cajal ikertzailea, Zientzien Sailari atxikia.
Batzordekidea: Berta Lasa Larrea doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Zientzien Sailari atxikia.
–Ordezko hautaketa-batzordea:
- Batzordeburua: César Arrese-Igor Sánchez doktorea, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.
- Idazkaria: Estibaliz Larrainzar Rodríguez doktorea, Ramón y Cajal ikertzailea, Zientzien Sailari atxikia.
- Batzordekidea: Ana Zabalza Aznárez doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailari atxikia.
Hautaketa Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautaketa Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.
8.–Datu pertsonalen babesa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.
Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamenduaren deskribapena Tratamendu Jardueren Erregistroan dago kontsultatzeko, hemen: https://www.unavarra.es/portal-transparencia/.
Datuen tratamenduaren eraginpeko interesdunak hautaketa-prozesuetako izangaiak eta NUPeko langileak izanen dira. Datu pertsonal hauek tratatuko dira: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.
Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea honako hauek tramitatzea da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk.
Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.
Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.
9.–Errekurtsoak.
Hautaketa Batzordeak erabakitzen dituen egintzen aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, Hautaketa Batzordeak egindakoak ez direnean, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
I. ERANSKINA.–IKERTZAILEAK HAUTATZEKO BAREMOA
ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK | ||
1. APARTATUA: titulazioak eta espediente akademikoa | Puntuak | 40 |
Titulazioen espediente akademikoa proportzionalki baloratuko da, 10 punturekin gehienez ere. Eskatutako arloetakoren bateko unibertsitate masterrarekin batera aurkeztutako titulazio unibertsitarioa 10 punturekin baloratuko da gehienez ere, eta titulazioaren eta masterraren ECTS kredituen ehunekoaren arabera ponderatuko da. | ||
Ateratzen den puntuazioa 4 faktoreaz biderkatuko da baldin eta izangaiak honako tituluetako bat badu: Biologiako Gradua, Bioteknologiako Gradua, Mikrobiologiako Gradua, horien gradu baliokide bat edo Landare Fisiologiaren, Agrobiologiaren, Agronomiaren, Lurzoruak Lehengoratzearen, Bioteknologiaren edo Mikrobiologiaren arloko unibertsitate master bat. Bestelako titulazioa bada, 2 faktoreaz biderkatuko da. Izangaiak aurkezten duen titulazio bakoitza dagokion faktorearekin biderkatuko da. | ||
2. APARTATUA: esperientzia | Puntuak | 25 |
–Ikerketako esperientzia, Landare Fisiologiaren, Bioteknologiaren edo Mikrobiologiarekin arloekin lotua: proiektuen kargura egindako kontratuak, praktiketako aldiak, prestakuntza esperimentaleko aldiak, ikasketen amaierako lanak, ikerketako beka lehiakorrak, etab. Zuzendariak/prestatzaileak emandako ziurtagiriarekin behar bezala justifikatutako aldiak bakarrik hartuko dira kontuan; iraupena hilabetetan jaso behar da. 0,5 puntu emanen dira hilabete bakoitzeko, eta 15 puntu gehienez ere. –Garatu beharreko eginkizunen apartatuan adierazi diren 10 ataletan zehaztutako tekniken erabilera teknikoa, frogatzeko modukoa baldin bada. 1 puntu eginkizunen apartatuko 10 ataletako bakoitzean zehaztutako gaitasun bakoitzarengatik, eta 10 puntu gehienez ere. | ||
3. APARTATUA: prestakuntza osagarria | Puntuak | 15 |
–Deialdiarekin eta kontratuko zereginekin lotutako gaietako prestakuntza espezifikoa, frogatzeko modukoa baldin bada. Gai hauei buruzkoa: Landare Fisiologia; Landare Bioteknologia; Landare Metabolismoa eta haren Erregulazioa; Mikrobiologia; Landare eta Mikroorganismoen arteko Interakzioak; Teknika Molekularrak, etab. 1 puntu emanen da prestakuntza espezifikoko 3 kredituko (30 orduren baliokidea), frogatzeko modukoa baldin bada, eta 15 puntu gehienez ere. Merezimendu gisa aurkeztutako ikastaro/irakasgai bakoitzak 10 orduko iraupena edo hortik gorakoa izan beharko du. Ezagutza horiek ikastaroen, mintegien edo unibertsitateko titulazioetan egindako irakasgaien bidez egiaztatzen ahalko dira. | ||
4. APARTATUA: elkarrizketa pertsonala edo birtuala | Puntuak | 20 |
Aurreko apartatuen baturan (1-3) puntuazio handiena lortu duten 4 izangaiei baizik ez zaie eginen elkarrizketa. Elkarrizketan baloratuko dira kontratuaren xede diren eginkizunak betetzeko ezagutza, esperientzia eta gaitasuna, eta, hala badagokio, landareen fisiologiari eta nitrogenoaren metabolismoari buruzko kasu praktiko bat ebazteko gaitasuna. | ||
Hautaketa-prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 65 puntu da.
Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 2. apartatuan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketa badago, 4. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, hautaketa-prozesua zozketaz erabakiko da.
Iragarkiaren kodea: F2500405
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
