149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 5eko 105/2025 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen gaineko epatze deian. Ebazpen horren bidez onetsi zen prozesu honetako lehiaketaldiari dagozkion merezimenduen behin betiko balorazioa: hautapen prozedurak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko plazetara sartu eta igotzeko, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko plazetara sartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruaren barnean.

2025eko uztailaren 18an (144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala) argitara eman zen iragarki bat, eranskinean ageri direnek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 5eko 105/2025 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoei buruzkoa, eta eranskin horretan akats bat atzeman da, errekurtsoa aurkeztu duten hiru pertsonaren espezialitateko hizkuntzari dagokiona. Ebazpen horren bidez onetsi zen prozesu honetako lehiaketaldiari dagozkion merezimenduen behin betiko balorazioa: hautapen prozedurak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko plazetara sartu eta igotzeko, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko plazetara sartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruaren barnean.Honenbestez, akats hori zuzentzen da, akats zuzenketa hau argitara emanez:

Honako hau dioen tokian:

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA(K)

HIZKUNTZA

EKHINE GARTZIA GARTZIA

Bigarren Hezkuntza

Fisika eta Kimika

Gaztelania

ANE GARCÉS ENERIZ

Bigarren Hezkuntza

Fisika eta Kimika

Gaztelania

MIREN MURUA ITURBE

Bigarren Hezkuntza

Ekonomia

Gaztelania

Honakoa esan behar du:

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA(K)

HIZKUNTZA

EKHINE GARTZIA GARTZIA

Bigarren Hezkuntza

Fisika eta Kimika

Euskara

ANE GARCÉS ENERIZ

Bigarren Hezkuntza

Fisika eta Kimika

Euskara

MIREN MURUA ITURBE

Bigarren Hezkuntza

Ekonomia

Euskara

Hori horrela, eta jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), interesdun diren guztiak epatzen dira berriz, izan dezaten alegazioak egiteko aukera, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak aurkeztu beharko dira Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa, eta, horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez, zeina zuzendu beharko baitzaio Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari. Eskabidean adierazi beharko dute helbide elektroniko bat, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek erabili beharko dute Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa, alegazioak aurkezteko, edo eskatzeko gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien.

Iruñean, 2025eko uztailaren 22an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Garazi Urritza Uhalde. (Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 26ko 107/2024 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera, haren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak).

Iragarkiaren kodea: F2509978