2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Eskumenak eskuordetzan ematea, kanpoan egoteagatik
Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2025eko ekainaren 17an, 14/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:
Gaia: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Martín M.ª Picabea Aguirre buruordeari, 2025eko ekainaren 4tik 11ra bitartean, biak barne.
–Ikusirik zer dagoen ezarrita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez, horiek izanik, kasu honetan, Mankomunitateko buruarenen parekoak.
–Oporrak direla-eta, ikusirik Jesús M.ª Larretxea Lazkano Mankomunitateko burua herritik kanpo izanen dela, eta ezin izanen dituela bete burutzaren eginkizunak 2025eko ekainaren 4tik 11ra bitarte.
–Ikusirik zer eduki duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluak (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen errege dekretua). Izan ere, aipatu artikuluak aditzera ematen du alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikuluak, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Martín M.ª Picabea Aguirre buruordeari, 2025eko ekainaren 4tik 11ra, biak barne, herritik kanpo izanen bainaiz.
Bigarrena.–Jakinaraztea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruorde Martín M.ª Picabea Aguirreri eskumenak haren esku utzi direla. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen Batzarrari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko ekainaren 17an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.
Iragarkiaren kodea: L2509012