149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena izena eman edo matrikulatzeko hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetako ikastaroetan. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko ekainaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Mankomunitateak antolatzen dituen ikastaro eta jardueretan izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2025eko ekainaren 26an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2509154