149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Lehenbiziko aldaketa Udalaren 2025eko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2025eko ekainaren 25ean entitatearen bilkura aretoan egin ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako lehenbiziko aldaketa.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da, Mankomunitatearen Idazkaritzan, 15 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aukera izan dadin bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak eta kexak aurkezteko, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari (aipatutako foru legea aldatu zen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatutako epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2025eko ekainaren 26an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2509104