149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRANTZU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko maiatzaren 25ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Epe hori iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Villatuertan, 2025eko ekainaren 16an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2509211