149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIPODASKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Arripodasko Kontzejuak, 2025eko ekainaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arripodasen, 2025eko uztailaren 1ean.–Kontzejuko burua, Laura Pérez Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2509312