149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2025eko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Garesen, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2509226