2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Pitillasko Udalak, 2025eko ekainaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025. urteko plantilla organikoan.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Pitillasen, 2025eko uztailaren 2an.–Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.
Iragarkiaren kodea: L2509471