2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23an.
Markalainen (Txulapain), 2025eko uztailaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanaldia: osoa. Atezko Udalarekin partekatua. Lanpostuko osagarria: %35. Osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren arabera: oinarrizko soldataren %3,72. Gradua: 4. Administrazio-egoera: jardunean.
Administrari-ofiziala. Maila: C. Araubidea: funtzionarioa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Osagarriak, 19/2008 Foru Dekretuaren arabera: oinarrizko soldataren %3,36. Administrazio-egoera: jardunean. Gradua: 4. Hizkuntza-eskakizuna: euskara (EGA).
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Idazkari kontu-hartzailea. Alberto Fernández Ejea. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Sarrera eguna: 2009ko azaroaren 9a. Lanpostuko osagarria: %35. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72. Gradua: 4. Administrazio-egoera: jardunean.
Funtzionarioak.
Administrari-ofiziala. María Elizalde Garbalena. Maila: C. Sarrera eguna: 2010eko martxoaren 23a. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Gradua: 4. Administrazio-egoera: jardunean. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: oinarrizko soldataren %3,36. Hizkuntza-eskakizuna: euskara (EGA).
Iragarkiaren kodea: L2509621