2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAURRIETA
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Deialdia iragartzen da, bete daitezen bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, bat etorriz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluarekin eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6., eta 7. artikuluekin.
Horretarako, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten udal bulegoetan; horietan, betiere, adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.
Jaurrietan, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.
Iragarkiaren kodea: L2509539