2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Deialdi bat iragartzen da, bete dadin udalerriko bake epaile titularraren kargu hutsa. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta 3/1995 Erregelamendua, ekainaren 7koa, Bake Epaileei buruzkoa.
Fustiñanan, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2509238