149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

83/2025 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, zeinaren bidez Laura Alonso García andrea izendatzen baita Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzuko zuzendari.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuz.

Horrenbestez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko uztailaren bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Laura Alonso García andrea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak ondorioak izanen ditu Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen ekainaren 25eko 78/2025 Foru Dekretuak indarra hartzen duen egunean.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués. –Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2509383