149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak, 2025eko ekainaren 30ean, 1691. Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Udal honetako alkatea udalerritik kanpo izanen da, bidezko arrazoiengatik, 2025eko uztailaren 16tik 27ra eta irailaren 1etik 7ra, egun horiek barne. Legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz eta kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak lege testu horren beraren 44. artikuluari buruz dioena, honen bidez,

EBATZI DUT:

1. Jose María Noval Galarraga lehen alkateordeari eskuordetzea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2025eko uztailaren 16tik 27ra eta irailaren 1etik 7ra, egun horiek barne.

2. Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, ezarririk daudenak Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2509285