149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2025eko ekainaren 26an, 634. Ebazpena eman zuen:

"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2025eko uztailaren 6tik 21era, bi egun horiek barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Félix Puyo Rebollori eta udal alorrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Berriozarren, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2509169