149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Barasoaingo (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak, 2025eko uztailaren 1ean, 34/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela 2025eko uztailaren 7tik 13ra, biak barne.

Kontuan hartuz zer dagoen xedaturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan, 47. artikuluan, zeinaren arabera alkateordeei baitagokie alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, baldin hura kanpoan badago, gaixorik badago edo bere eskudantziak betetzeko ezindurik badago,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eginkizun guztiak uztea Jesús Eduardo Abaurrea Andía Udaleko lehen alkateordearen esku, 2025eko uztailaren 7tik 13ra, biak barne.

2. Eskuordetze honen berri ematea Jesús Eduardo Abaurrea Andíari, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetze honen kontra errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barasoainen, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2509333