149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BADOSTAINGO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2025eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 2an, 2025eko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori dela-eta, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, jarraikiz aipatutako foru legearen 272. artikuluari:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 109.650,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 31.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 142.650,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.150,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 70.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.000,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 60.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 900,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 142.650,00 euro.

Badostainen, 2025eko ekainaren 30ean.–Kontzejuburua, Fernando Torres de Miguel.

Iragarkiaren kodea: L2509279