149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan ezarritakoarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Alkatea udalerritik kanpo egonen denez 2025eko uztailaren 3tik 13ra, biak barne, ordezkoa behar da. Horrenbestez, Saturnino Rapún Urzainqui Arguedasko Udaleko lehen alkateordearen esku uzten dira alkateari dagozkion eginkizunak.

Arguedasen, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2509294