149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du 2025eko plantilla organikoaren 1. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Antsoainen, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2509161