2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Ablitasko Udaleko alkateak, datan ageri den egunean, honako ebazpen hau eman zuen:
–Alkatetzaren eginkizunetan ordeztea.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapen-ordenaren arabera, eta, horretarako, espresuki utzi behar direla ahalak beste baten esku.
Ekainaren 30etik uztailaren 4ra arte, biak barne, ezin izanen naiz karguan aritu.
Aipatutako legediak emandako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ramiro Arroyo Saballs alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztietan, kanpoan naizen bitartean, aldi baterako ezin izanen baititut nire eginkizunak bete, ekainaren 30etik uztailaren 4ra arte.
2. Hau Ramiro Arroyo Saballsi eta Maite Melerori jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:
1. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).
3. Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Ablitasen, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2509329