149. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

435/2025 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei baimena ematen diena 2025-2026 ikasturtean KKSa ezartzeko eta mantentzeko Programan sartzeko eta hura bertan behera uzteko.

Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Aginduaren bidez IKKS-2020 Araua onetsi zen, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan kalitatea kudeatzeko sistemak (KKS) garatu, ezarri eta mantentzeko baldintzak arautzen baitira.

Aztertu da Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariaren txostena, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei 2025-2026 ikasturtean KKSa ezartzeko eta mantentzeko Programan sartzea eta hura bertan behera uztea baimentzearen aldekoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei 2025-2026 ikasturtean KKSa ezartzeko eta mantentzeko Programan sartzeko.

2. Baimena ematea ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei 2025-2026 ikasturtean KKSa ezartzeko eta mantentzeko Programa bertan behera uzteko.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko ekainaren 23an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–KKSa EZARTZEKO ETA MANTENTZEKO PROGRAMAN SARTZEN DIREN IKASTETXEAK, 2025-2026 IKASTURTEAN

IKASTETXEA

HERRIA

1

Mendialdea II HLHIP

Berriozar

2

Arrano B. HLHIP

Iturmendi

3

Azpilagaña HLHIP

Iruña

4

NHEBZ

Iruña

5

Erreniega HLHIP

Zizur Nagusia

II. ERANSKINA.–KKSa EZARTZEKO ETA MANTENTZEKO PROGRAMA BERTAN BEHERA UZTEN DUTEN IKASTETXEAK, 2025-2026 IKASTURTEAN

IKASTETXEA

HERRIA

1

M. Azpilcueta HLHIP

Barasoain

2

Energia Berriztagarrien goi mailako IB

Imarkoain

3

D. Bados HLHIP

Olazti

4

Virgen Camino IBP

Iruña

5

Elorri HLHIP

Iruña

6

Patxi Larrainzar HLHIP

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2509024